Gizartea -

Prostituzioa

Hamar proxeneta atxilotu eta bederatzi biktima askatu dituzte, Malagan

Emakumeak jatorrizko herrialdean atzematen zituzten promesa faltsuak eginez, eta gero prostituziora behartzen zituzten Esteponan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak ustez Esteponako (Malaga) kaleko prostituzioa kontrolatzen zuen proxeneta sarea desegin du. Operazioan 10 pertsona atxilotu eta bederatzi biktima askatu dituzte.

Proxeneten biktima zen emakume baten bikotekideak salatu zuen egoera, eta orduan hasi zuen Poliziak ikerketa.

Poliziak jakitera eman duenez, emakumeak 'Lover Boy' izeneko sistemarekin atzematen zituzten. Hori horrela, proxenetak emakumeak engainatzen zituen etorkizunerako promesa faltsuak eginez, eta gero, prostituziora behartzen zituzten.

Sare horretan paper desberdinak jokatzen zituzten atxilotuek: batzuk biktimen txoferrak ziren, prostituitzera eramaten zituzten emakumeak; beste batzuk zaintza lanak egiten zituzten, emakumeek lana betetzen zutela egiaztatzeko. Emakumeak erasoen, mehatxuen eta irainen bidez izaten zituzten kontrolpean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea