Gizartea -
Gertakaria
Hilda aurkitu dute Azpeitian galdutako gaztea
Jon Contreras, 22 urteko azpeitiarra, asteburuan desagertu zen Azkoitiko jaietatik bueltan, eta Urola ibaian aurkitu dute haren hilotza.
eitb.com
Ertzaintzak Urola ibaian aurkitu du Jon Contreras azpeitiarraren gorpua, Azpeitia eta Azkoitia artean dagoen Lasao auzoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gorpua 09:40 aldera aurkitu du ibaian, Lasao (Azpeitia) parean, eta Ertzaintzari eman dio abisua.
Gazte azpeitiarra Azkoitiko jaietan izan zen larunbatean, baina ez zen etxera itzuli. Hori horrela, familiak salaketa jarri zuen astelehenean.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gaztea aurkitzeko, eta gaur goizean mendian eta ibaian hasi dira bila, txakurren, helikoptero baten, Gurutze Gorriaren eta babes zibilaren laguntzarekin. 08:00etan hasi dira gaurko bilaketa lanak Urola ibaian eta, azkenean, bertan aurkitu dute.
Autopsiaren emaitza jakinarazi ez badute ere, biktimaren gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik.