Gizartea -

Kale indarkeria

Kaputxadun talde batek kontainerrak erre ditu Bilbon

Errekalden izan da gertakaria, eta euskal presoen eskubideen aldeko panfletoak aurkitu dituzte erasoa izan den lekuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaputxadun talde batek hiru kontainer jarri dituzte errepide erdian eta su eman diete gero, Bilbon, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. 13:30 aldera izan da gertakaria, Errekalde auzoan, Larraskitura doan errepidean.

Euskal presoen eskubideen aldeko panfletoak aurkitu dituzte erasoa izan den lekuan, aipatu iturrien esanetan.

Suhiltzaileek 14:00etarako itzali dute sua, eta gero errepidea garbitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea