Gizartea -
Atxiloketa
Lapurreta Bilboko banketxe batean, itxurazko pistola eta granadarekin
Kutxazain automatikoaren dirua lapurtzen saiatu da gizon bat Alde Zaharreko sukurtsal batean, arma faltsuekin mehatxu eginda. 55 urteko gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak.
Erredakzioa
55 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, Alde Zaharreko banketxe batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Itxurazko bi pistola eta granada bat zeramatzan, eta kutxazain automatikoaren dirua lapurtzen saiatu da, 11:00ak aldean.
Ertzaintzak alarma zentral baten abisua jaso du, lapurreta egiten ari zirela ohartaraziz, Segurtasun Sailak eman jakitera eman duenez.
Lehen informazioen arabera, gizona sukurtsalera sartu du, eta armarekin mehatxu egin dio bertako langileari, kutxazain automatikoaren atzealdeko diru guztia ematera derrigortuz.
Ertzaintzako agenteak banketxera iritsitakoan, diruz betetako poltsa eta pistola lurrera bota ditu gizonak. Ertzaintzak atxilotu egin du, eta, arma horrekin batera, beste pistola bat eta granada bat atzeman diote. Gezurrezko armak ziren guztiak, lehen begiratuan ezberdintzen oso zailak.
Atxilotutako gizonak aurrekariak ditu, Barakaldon eta Basaurin (Bizkaia) beste bi lapurreta egiteagatik.
Ikertzaileek ez dute baztertu bigarren pertsona batek ere parte hartu izana.