Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Martxan da i-botika webgunea, botikei buruzko informazioarekin

Herritarrentzat interesgarriak diren botikei, terapiei, tratamenduei eta abarrei buruzko gaiak landuko dira, hizkuntza erraza baina zehatza erabilita.

i-botika aurkeztu dute gaur Bilbon. EFE.
i-botika aurkeztu dute gaur Bilbon. EFE.
i-botika aurkeztu dute gaur Bilbon. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak i-botika webgunea jarri du  martxan, herritarrei botikei buruzko informazio "fidagarria, argia  eta objektiboa" emateko helburuarekin.Iñaki Betolaza Jaurlaritzako Farmazia zuzendariak web berria aurkeztu du, Iñigo Aizpurua Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroko (MIEZ) arduradunarekin, Maite Santamarta proiektuaren koordinatzailearekin eta i-botika osatzen duten gainerako farmazia, medikuntza, erizaintza eta komunikazioko profesionalekin batera.Hain zuzen, diziplina anitzeko talde horrek informazio fitxak eta bideoak sortuko ditu. Horietan herritarrentzat interesgarriak diren botikei, terapiei, tratamenduei eta abarrei buruzko gaiak landuko dira, hizkuntza erraza baina zehatza erabilita.Gainera, gomendatutako webguneetarako estekak eskainiko ditu i-botikak, herritarrek botiken eta gaixotasunen gaineko "informazio objektiboa eta fidagarria" aurki dezaten. Eduki guztiak kontsultagai daude dagoeneko webgunean, bai eta mugikorretarako aplikazio gisa ere.Betolazak adierazi duenez, administrazioaren eginkizuna esparru horretan informazio independentea ematea da, herritarrek botikak zentzuz erabil ditzaten.Azaldu dutenez, egungo kalkuluen arabera, interneteko erabiltzaileen %50ek baino gehiagok osasun gaiekin lotutako informazioa bilatzen dute, eta horren zehaztasuna edo inpartzialtasuna, zenbait kasutan,eztabaidagarriak dira. Zentzu horretan, Betolazaren esanetan, i-botikaren helburua "edonork botikei buruzko informazio fidagarria eta sinesgarria kontsultatzeko erreferentziazko gune bat" izatea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Gizartea albisteak Osasun albisteak Sendagaiak albisteak Internet gaur Farmaziak