Itxi

Gizartea

'Parot doktrina'

Alcassergo krimenagatik zigortutakoa aske uztea agindu dute

Erredakzioa

Valentziako Lurralde Auzitegiaren bigarren sekzioak emandako erabakia, baina, ez da irmoa eta haren kontrako errekurtsoa aurkez dezakete aldeek.

  • Miguel Ricart

    Miguel Ricart, poliziak babestuta.

Miguel Ricart, Alcassergo krimenagatik zigortutako auzipetu bakarra eta 'Parot doktrina'ren eraginez zigorra luzatu zitzaion presoetako bat, berehala aske uzteko agindua eman du Valentziako Lurralde Auzitegiaren bigarren sekzioak, Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Ricarti 170 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta 2011an aske behar bazuen ere, 'Parot doktrina' atzeraeragintasunez aplikatuta, Herrera de la Manchako espetxean zegoen oraindik. 21 urtez egon da preso.

Lurralde Auzitegiko bigarren sekzioak jakitera eman duenez, ebazpena ez da behin betikoa eta erreguzko helegitea aurkezteko aukera dago: hiru eguneko epea dago errekurtsoa aurkezteko, bi aldeei erabakiaren berri eman zaien egunetik.

Valentziako Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, Rosa Folch Alcassergo krimenean hildako nesketako baten amak, Clara Campoamor Elkarteak eta Estatuko Abokatutzak  aurkeztutako eskariak ez dituzte kontuan hartu: 'Parot doktrina' atzera ez botatzeko eta Ricarten espetxealdia ez eteteko eskatu zuten.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren  197. Artikulua oinarri hartuta, bigarren sekzioa osatzen duten bost magistratuen artean hartu dute erabakia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena