Gizartea -

Esquadra mossoak

Atxilotu bat hil da polizia-etxe bateko ziegatan, Bartzelonan

Atxilotua hilik azaldu da goizean. Antza denez, arrazoi naturalek eragin diote heriotza. Gertakaria Bartzelonako Les Cortseko polizia-etxean jaso da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atxilotu bat hilda agertu da goizean, Esquadra Mossoen polizia-etxe batean, Bartzelonan. Dirudienez, heriotza arrazoi naturalek eragin diote. Gertakaria Les Cortseko polizia-etxearen ziegatan jaso da, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.

Ramon Espadaler Barne kontseilariak premiazko prentsaurrekoa eman du 19:45ean. Gertakariaren xehetasunak azaldu ditu arduradun politikoak.

Kasua "salbuespena" dela esan du Espadalerrek. Barne kontseilariaren hitzetan, heriotzak "ez du atxiloketarekin zerikusirik".

"Eskura dugun informazioarekin, pertsona honen heriotza atxiloketaren ondorioa ez dela esan dezakegu", ziurtatu du Espadalerrek. "Epaileak eskatutako informazio guztia" igorriko dutela azpimarratu du Barne kontseilariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona bideoak