Gizartea -

Eguraldia

Euria itzuli da

Fronte hotz batek lainoak eta prezipitazioak ekarriko ditu, ugariagoak ipar partean. Biharko ere euria espero da, baina gutxiago.

Iruña. Argazkia: Efe
Iruña.
Iruña. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuak prezipitazioak ekarriko ditu, eta Kantauri isurialdean euri asko botako du, baina datozen egunetan lehortzera joko duela iragarri du Euskalmetek.

Gaur hodeiak eta euria. Fronte hotz batek zerua estali eta euria ekarriko du, ipar partean bereziki. Arratsaldetik aurrera euri gutxiago egingo du. Elur-maila 1200-1300 m inguruan kokatuko da goizean eta gauean 800-1000 m-ra jaitsiko da. Ipar/ipar-ekialdeko haizeak tarteka zakar joko du kostaldean eta ziertzoa ere, zakar ibiliko da Ebro bailaran. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez.

Bihar zerua lainotuta egongo da eta euria egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Lurraldearen mendebaldean egingo batez ere eta elur-maila 800-1000 m inguruan egongo da goizaldean. Goizean zehar 1200 m-tik gora baino ez du zurituko. Ipar-ekialdeko haizeak tarteka gogor ibiliko da kostaldean eta Ebro bailaran ziertzoa. Tenperaturan, aldaketarik ez, edo gradu pare bat baxuagoa izango da.

Astelehenean giro hotza eta ia-ia ateri eutsiko dio. Hegoaldean eta ekialdean giro eguzkitsuagoa izango dugu, mendebaldean aldiz, lainotuago egongo da eta baliteke euri apur bat egitea. Elur-kota bertan 1300 m inguruan kokatuko da. Ipar-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da eta eguneko tenperaturan aldaketarik ez da gertatuko, 5-10 ºC artean kokatuko dira beroenak denean.

Asteartetik aurrera, tenperaturek gora egiten jarraituko dute eta atertzera joko du, nahiz eta zerua lainotuta egongo den.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea