Gizartea -

Eguraldia

Euri gutxiago, baina zeruak lainotuta jarraituko du

Gaur zerua lainotuta egongo da, baina atzo baino euro gutxiago botako du. Bizkaian eta Araban botako du gehiena, eta elur-kota 1.000 metrotik gora kokatuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzoko egun euritsuaren ostean, gaur prezipitazio gutxiago espero da, baina zerua lainotuta egongo da, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Gaur hodeiak oso ugariak izango dira eta euri apur bat egingo du. Ipar partean botako du batez ere, eta gehien bat Bizkaian, baina hala ere oro har litro gutxi pilatzea espero dugu. Goizaldean elurra 800-900 m-ra egingo du baina goizean 1200 m-tik gora baino ez du zurituko. Ipar-ekialdeko haizeak tarteka gogor ibiliko da kostaldean. Tenperatura maximoak atzokoak baino gradu pare bat baxuagoak izango dira.

Bihar eguraldia egonkortzen joango da. Dena dela, goizean lurraldearen mendebaldean zerua lainotuago egongo da eta baliteke euri apur bat egitea. Hegoaldean eta ekialdean, aldiz, ostarte politak agertuko dira. Ipar-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da eta eguneko tenperatura 5-11 ºC artean kokatuko da denean.

Asteartean giro eguzkitsua eta egonkorra espero dugu. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da eguneko ordurik gehienetan. Dena den, egunsentian behe-lainoa sortuko da barnealdean eta hainbat tokitan jaso ezinik ibili daiteke egun osoz. Haizeak eki/hego-ekialdetik joko du eta tenperaturak bizpahiru gradu irabaziko ditu; kostaldean 12-13 ºC-ren bueltan geratuko dira beroenak eta 8-10 ºC-ren inguruan barnealdean. Tenperatura minimoak aldiz, jaitsi egingo dira eta barnealdean izotza botako du.

Asteazkenetik aurrera, tenperaturak jaitsi egingo dira eta are eta lainotsuago egongo da zerua, baina ez da euri askorik espero.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea