Gizartea -

Zaragoza

Bost pertsona gehiago atxilotu dituzte Zaragozan, 'Espino' operazioan

Zaragozako Borja herriko erretorea ostiralean atxilotu zuten, ustez parrokia bateko funtsetatik 210.000 euro lapurtzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 'Espino' operazioan bost pertsona gehiago atxilotu ditu gaur, Zaragozan. Ostiralean, Borja herriko erretorea, Florencio Garces, atxilotu zuten, eta Tarazonako epailearen aurrera eraman dute.

Azken atxiloketak gaur goizean izan dira, baina ikerketak aurrera darrai; izan ere, agenteen ustez, "baliteke gaur errudun gehiago topatzea".

Borjako erretoreak, Florencio Garcesek, 70 urte ditu, eta parrokia bateko funtsetatik 210.000 euro inguru lapurtu izana leporatu diote.

Zaragozako Guardia Zibilak maiatzetik abendura bitartean hainbat ikerketa burutu ditu, 'Espino' operazioa dela eta, bi salaketa jaso baitzituen.

Salaketek ziotenez, parrokia bateko funtsetako 210.000 euro ostu zituzten; horietatik, 146.000 euro aurtengo apiriletik azarora bitartean lapurtu zituzten.

Bidegabeko jabetze jarraituagatik delitu bat, delitua simulatzeagatik bi delitu, sexu abusu jarraituagatik delitu bat eta bortxapen eta kapitalen zuritzeagatik delitu bat leporatu dizkiote Florencio Garcesi.

Agenteek erretorearen etxea miatu zuten ostiralean, eta tresneria informatikoa, dokumentazioa, 3.200 euro eta mugikor bat hartu zizkioten, edukiak analizatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea