Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Diaz Ferran Marsans auziagatik auzipetu behar duela uste du epaileak

Eloy Velasco epaileak gaizkileen organizazio baten kide izatea, zigortzeko moduko kaudimengabezia eta kapitalak zuritzea leporatu dio CEOEko presidente ohiari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

¿¿¿Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidente ohia auzipetzeko lehenengo pausoa eman du, oraingoan Marsansen ondarea hustea leporatuta; beste 10 pertsonari ere egotzi dio delitu bera, tartean Angel de Cabo dagoela.

Velascok gaizkileen organizazio baten kide izatea, zigortzeko moduko kaudimengabezia eta kapitalak zuritzea leporatu dio CEOEko presidente ohiari. Izan ere, Aerolineas Argentinasek Air Comet erostean iruzur fiskala egiteagatik epaitzen ari dira Diaz Ferran egunotan.

Gainerako akusatuak hauek dira: Gerardo Diaz Santamaria Diaz Ferranen semea; Ivan Losada De Caboren gertukoa; Consuelo Garrido Losadaren emaztea; Teodoro Garrido Losadaren koinatua eta Susana Mora bere idazkaria; Antonio Garcia Escribano eta Jose Pardo Manrique ustezko ordezkariak, Carmelo Estelles finantzetan aditua eta Rafael Tormo administrazio lanak egiten zituena.

Epailearen arabera, CEOEren presidenteak 1,06 milioi euro jaso zituen; Angel de Cabok Marsansen ondaretik ateratako 100.000 euro ematen zizkion hilean.

Auzitegi Nazionaleko epaileak, gainera, zigortzeko moduko kaudimengabezia eta kapitalak zuritzea ere egotzi dio, zordunei ordaintzea iruzur bidez ekiditeagatik, taldeak porrot egin eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea