Gizartea -

Eliza Bizkaian

Bizkaiko gazteen % 11 katolikoak dira; % 60, ateoak

Bizkaiko biztanleriaren % 54 katolikoak dira, eta zabaltzen dituen mezuak dira, euren aburuz, Elizaren alderdirik negatiboenak.

Eliza samariarra gogoko dute Bizkaiko eliztarrek

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 eta 25 urte bitarteko Bizkaiko gazteen % 11k katolikoa dela aitortzen du, eta % 60k, aldiz, ateoa edo agnostikoa dela. Halaxe erakutsi du Bilboko Elizbarrutiak 18 urtetik gorako Bizkaiko 1.090 pertsonari eginiko inkestak. Bizkaian Eliza nola ulertzen den ezagutu nahi izan dute horrela.

Ikerketa horren arabera, bizkaitarren erdia baino gehiago katolikoak dira (% 54), % 30 ateoak edo agnostikoak, eta % 2, aldiz, beste erlijio bateko jarraitzaileak. Katolikoak direla aitortzen dutenetatik, % 11 18 eta 25 urte arteko gazteak dira, eta ehuneko horretatik, % 3 praktikanteak dira eta % 8 ez oso praktikanteak.

Datuak oso antzekoak dira 26 eta 34 urte bitarteko inkestatuen artean -% 3 praktikanteak eta % 7 ez praktikanteak-, baita 34 eta 44 urte bitartekoen artean ere -% 5 eta % 11, hurrenez hurren-.

Katolikoak direla dioten gazteen artean, % 8 soilik joaten dira astero mezara, eta ia erdiak (% 43) errezatu egiten duela dio. Bizkaiko katolikoen heren bat bakarrik joaten da astero elizkizunetara, bataioak eta ezkontzak bezalako ospakizunetatik at. % 26ak, gainera, sekula ez dela elizara joaten dio.

Praktikanteak ez izateko arrazoiak, gehiengoarentzat, Elizaren mezuekiko desadostasunak (% 28) eta denbora falta (% 13) dira.

Bizkaiko katolikoen aburuz, zabaltzen dituen mezuak dira Elizaren alderdirik negatiboenak, baina betetzen duen eginkizun soziala baloratzen dute. Inkestaren arabera, Bizkaiko Elizak zailtasun gehien dituzten gizataldeekin gertutasuna eta konpromisoa erakutsi beharko luke.

Inkesta aurrera eraman duen Javier Diez Llamas ikerlariaren aburuz, ikerketak "balore krisia" duen gizarte bat erakusten du, "guztiz indibidualista, Elizaren komunitate-balioekin talka egiten duena".

Gainera, Llamasen ustez, gizarteari "balioak falta" zaizkio, eta balio horiek nork bultzatu beharko lituzkeen galdetzean, "erantzunik ez" dutela aurkitzen azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea