Gizartea -
Istripu ikusgarria
Zazpi autok talka egin eta ilara luzeak egon dira AP-8an, Galdakaon
Bi lagun zauritu dira, eta, ezbeharra izan eta lau ordura, erreietako bat itxita zegoen oraindik.
Erredakzioa
Auto-ilara luzeak eta bi zauritu; hori da AP-8an, Galdakao parean eta Kantabriarako noranzkoan, gaur goizean izan den istripu ikusgarriaren balantzea.
Istripua gertatu eta lau ordura (12:00etan) erreietako bat itxita zegoen oraindik, baina ez du arazo askorik eragin, Segurtasun Sailak eitb.com-i baieztatu dionez.
Ezbeharra 08:00etan jazo da, eta bi lagun zauritu dira eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte.
Istripuaren ondorioz, hainbat errei itxi behar izan dituzte, autoak erretiratzeko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharra zerk eragin duen argitzeko.