Gizartea -

Polemika Frantzian

Prostituzioaren bezeroei isunak jartzea onartu du Asanblea Nazionalak

1.500 euro arteko isunak jasotzen deitu neurri berriak. Aldeko 268 boto eta kontrako 138 boto jaso ditu lege berriak, eta Senatura eraman behar dute orain.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Asanblea Nazionalak onartu egin du prostituzioaren inguruko lege proposamen berria. Lege berri horrek sexuaren truke ordaintzen duten lagunei 1.500 euro arteko isunak jarri ahal izatea jasotzen du eta, gaurko bozketaren ondoren, Senatura igorriko dute. 2014 urte hasieran eztabaidatuko dute han neurria.

Asanblea Nazionalak osoko bilkura egin du, eta proposamenak aldeko 268 boto eta kontrako 138 boto jaso ditu. Alderdi sozialistak bultzatutako ekimena izan da, eta talde parlamentario guztiek boto-askatasuna eman diete beren diputatuei. Aldeko botoa eman dute sozialistek eta Ezkerreko Fronteak, eta ekologistek, berriz, kontrakoa. Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunean, UPMn eta UDIn, berriz, zatiketa egon da.

Ekimenak Suediako legediaren parean kokatzen du prostituzio eta polemika piztu du Frantzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea