Gizartea -
Araba
Lapuebla de Labarcako gaztearen bilaketari ekin diote berriro
Gaztea aurreko igandean desagertu zen eta baliteke Ebro ibaira erori izana. Bilaketa taldean zenbait itsaspekari eta boluntario parte hartzen ari da, Gurutze Gorriko hainbat kiderekin batera.
Ertzaintzak 08:30ean ekin dio gaur, larunbata, Lapuebla de Labarca (Araba) herriko 29 urteko gaztearen bilaketari, aurreko igandean desagertu zenetik sei egun igaro direnean, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Gaztearen lagunek eman zuten desagertzearen berri, 16:30ak aldera, eta baliteke Ebro ibaira erori izana.
Bilaketa taldean zenbait itsaspekari, boluntario eta zakur parte hartzen ari da, Gurutze Gorriko hainbat kiderekin batera, Ertzaintzako larrialdi koordinatzaileak gidatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea