Gizartea -

Ezbeharra

Barakaldoko gazte bat labankadaz hil dute Kantabrian

Hilketa larunbatean gertatu zen, gizonezko biak Arnueroko txalet batean zeudenean. Eguerdian, "elkarri oihuka" ibili ziren, eta, horrenbestez, auzotarrek Guardia Zibilari hots egin zioten.

Barakaldar bat labankadaz hil dute, Kantabrian

0:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Kantabrian, Barakaldoko 28 urteko gizonezko bat Arnueroko txalet batean labankadaz hiltzea egotzita. Atxilotuak gaur deklaratuko du epailearen aurrean.

Hilketa larunbatean gertatu zen, gizonezko biak txaletean zeudenean. Eguerdian, "elkarri oihuka" ibili ziren eta, horrenbestez, auzotarrek Guardia Zibilari hots egin zioten.

Patruila bat iritsi zenerako, gaztea hilik zegoen, Guardia Zibilak azaldu duenez. Ustezko hiltzailea bertan zegoen, eta atxilotuta eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Kantabria gaur