Gizartea -
Pobrezia Bizkaian
Etxerik gabeko sei pertsona hil dira aurten Bizkaian
BesteBi plataformaren arabera, gizarteak "baliabide guztiak" erabili behar ditu "etxerik ez izateari amaiera emateko".
Erredakzioa
BesteBi Danok Bizilekua izatearen eta aterpe bakoen aldeko plataformak Sierra Leonako eskale baten heriotza salatu du. Antza denez, Bilbon hil zen, azaroaren 25ean. Horrekin, sei dira aurten Bizkaian zendu diren etxegabeak.
Gizonezkoak Alusine zuen izena, eta 29 urte zituen. Hiru gau zeramatzan leku berean lotan, eta bertan aurkitu zuten haren gorpua.
Dirudienez, gaixorik zegoen hil zenean. 2004. urtean, indarkeria zela eta, jaioterritik ihes egin zuen, eta 2010etik Bilbon bizi zen.
Oraindik ere lo egiteko lekurik ez duen jendea dagoela salatu du BesteBi plataformak.
"Gurea bezalako gizarte aurreratu eta osasuntsu batek dituen baliabide guztiak erabili behar ditu etxerik ez izateari amaiera emateko", adierazi du elkarteak ohar batean.