Gizartea -

Indarkeriaz egindako lapurreta

Indarkeriazko lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute Bilbon

Polizia operazioa zabalik dago, eta Bilboko Santutxu auzoko hainbat lokal eta etxebizitza miatzen ari dira.

Guardia Zibila, atxilotu batekin. EFE.
Guardia Zibila, atxilotu batekin. EFE.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon etxebizitzetan lapurtzeagatik

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantabriako eta Bizkaiko etxebizitzatan eta dendatan indarkeriazko lapurretak egiten omen zituen taldeko kideak atxilotzeko polizia operazioa burutzen ari da Guardia Zibila. Momentuz, taldeko ustezko bi kide atxilotu dituzte, eta horietako bat 24 urteko santutxuarra omen da. Polizia operazioa sekretupean dago.

Operazioa zabalik dago eta Guardia Zibila, Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa parte hartzen ari dira.

Ikerketako iturriek azaldu dutenez, goizean goizetik Guardia Zibilak miaketak egiten ari da Bilboko Santutxu auzoan, hainbat lokal eta etxebizitzatan; hain zuzen ere, Santutxuko Juan Bolivar Elordui kaleko etxebizitza batetik bi pertsona eraman dituzte.

Operazioan Guardia Zibilaren 6 ibilgailu parte hartzen ari dira goizean goizetik, eta taldeak erabiltzen zituen lokalak eta etxebizitzak miatu dituzte.

Antza denez, gaur atxilotutako talde horretako kideek indarkeria erabiliz lapurretak egiten zituzten Bizkaian, Errioxan eta Kantabrian.

Lapurretak egiten zituen beste talde bat desegin dute Bilbon

Bilboko etxebizitzatan lapurretak egiten omen zituen talde bat desegin du Ertzaintzak. Asteburuan talde horretako ustezko bost kide atxilotu zituzten, guztiak ere 26 eta 39 urte bitarteko gizonezkoak.

Azaroan, Bizkaiko hiriburuan izandako lapurreta kopuruak nabarmen gora egin zuela antzeman zuten. Halaber, lapurrek batez ere asteburuetan jarduten zutela konturatu ziren.

Lapurretak modu antzerakoan egiten zituztela eta, horren atzean antolatutako talde bat zegoela ondorioztatu zuten. Lapurrek gauez jarduten zuten, eta sarraila behartuta sartzen ziren barrura.

Ertzaintzak zainketa operatiboa martxan jarri zuen, eta horren ondorioz, igande goizean 31 eta 26 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten Bilboko Termibus autobus geltokian. Une horretan, gainean zeramaten sarrailak behartzeko materiala eta lapurtutako bitxiak, erlojuak eta material elektronikoa.

Ondoren, beste hiru gizon antxilotu zituzten eta lapurtutako izan zitekeen materiala atzeman zieten.

Atzo epailearen aurretik igaro ziren bost atxilotuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea