Gizartea -
Gertakaria
Ehiztari baten gorpua topatu dute Amoroton
73 urteko gizonezkoa hilotz aurkitu zuten, tiroa hartuta. Lehen hipotesien arabera, ehiza istripua izan da.
Erredakzioa
73 urteko ehiztari baten gorpua topatu zuten ostegun gauean Amorotoko gune basotsu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gizonezkoak tiro bat hartu zuen. Iturrion arabera, ehiza istripua izan da. Izan ere, lekeitiarra ehizan joan zen ostegun goizean, eta, itzultzen ez zela ikusita, senideak kezkatu egin ziren.
Hain justu, familiakoek topatu zuten gorpua, 20:45ean, eta Ertzaintzari eman zioten abisua. Segurtasun Sailak ikerketa abiatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea