Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat hil da Azkoitiko Gerdau enpresan izandako istripuan
Biktimak Limpiezas Rosi izeneko azpikontratarentzat egiten zuen lan. Enpresa-batzordeak 24 orduko lanuztea deitu du ezbeharra salatzeko.
Erredakzioa
Langile bat hil da arratsalde honetan Azkoitiko Gerdau enpresan izandako lan-istripuan. Biktimak Limpiezas Rosi izeneko azpikontratarentzat egiten zuen lan.
Lan-istripua salatzeko asmoz eta biktimaren familiari babesa helarazteko, Gerdauko enpresa-batzordeak 24 orduko lanuztea deitu du. Era berean, datorren astelehenean elkarretaratzea egingo dute, 13:30etatik 14:30etara.
ELAk ohartarazi du lan-istripuek ez dutela etenik eta behin eta berriro gertatzen ari direla. "Aldi baterako enpleguek, azpikontratuek, segurtasun neurri faltak, formazio ezak eta, oro har, prekarietateak eragiten dituzte horrelako istripuak", salatu dute ohar batean.
Aurten, Hego Euskal Herrian, 33 behargin hil direla nabarmendu du aipatu sindikatuak: Bizkaian 13; Gipuzkoan, 11; Araban, 4; eta Nafarroan, 5.