Gizartea -

Lurrikara Nafarroan

Lurrikara arin bat izan da gaur goizean Elizondon

Goizeko zazpiak baino lehen izan da astindua, Richter eskalan 1,6 gradukoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrikara arin bat izan da gaur goizean, 06:40 inguruan, Elizondon, Nafarroan. Richter eskalan 1,6 gradukoa izan da astindua, Geografiaren Institutu Nazionalaren arabera.

Nafarroan atzemandako azken lurrikara abenduaren 10ean izan zen Lizoainen. 06:10ean, 2,0 graduko mugimendua sentitu zuten orduan.

Bi egun lehenago, abenduaren 8an, 2,3 graduko lurrikara jasan zuten Uztarrozen, 09:20ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea