Gizartea -

Ezbeharra Sevillan

Familia bereko hiru pertsona hil dira, janariarekin pozoinduta

Ezbeharra Alcala de Guadairan gertatu da, Sevillan. Senar-emazteak eta alaba bat zendu dira, eta beste alaba bat ospitaleratu egin dute, pronostiko erreserbatuarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia bereko hiru pertsona hil dira Alcala de Guadairan, Sevillan, janariarekin pozoinduta: 61 urteko gizonezko bat, haren 50 urteko emaztea eta bikotearen 14 urteko alaba.

Hildako bikotearen 13 urteko alaba Sevillako Virgen del Rocio ospitalera eraman dute, goragaleekin eta gonbitoekin, eta pronostiko erreserbatua du. Ikerketa iturrien arabera, kartoia jasotzetik bizi ziren kaltetuak, eta oparitzen zieten iraungitako janaria jaten zuten.

Lehen ikerketen arabera, familiako kideek arraina jan zuen atzo afaltzeko, eta berehala gaizki sentitzen hasi ziren.

Ezbeharraren aurrean, Alcala de Guadairako Udalak "mina eta atsekabea" sentitzen dituela azaldu du.

Kasua isilpeko sumarioan dago eta heriotzak zerk eragin dituen aztertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea