Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Egun berean bi aldiz atxilotuta, urruntze agindua urratzeagatik

42 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiarengan zuen urruntze agindua bi bider urratu baitzuen atzo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko gizonezko bat bi aldiz atxilotu dute egun berean, Gasteizen, bikotekide ohiarengan zuen urruntze agindua urratzeagatik.

Segurtasun Sailak adierazi duenez, emakumezkoa Arabako hiriburuko Koroatzea auzoan bizi da. Atzo, goizaldeko bostak aldera, haren bikotekide ohia biktimaren etxebizitza-blokera gerturatu zen, eta bizilagun guztien txirrinak jotzen hasi zen, anabasa eraginez.

Gizonezkoa Ertzaintzak identifikatu zuen, eta bikotekide ohiarenganako urruntze agindua zuela ikusita, atxilotu egin zuen.

Eguerdian Gasteizko Guardiako Epaitegira eraman zuten, baina gaueko hamaiketan, gizonezkoa berriro bikotekide ohiaren etxeko atarira joan eta eskaileretan etzanda gelditu zen.

Ertzainak bertara joan ziren, eta anbulantzia bat eskatu zuten. Geroago, Santiago ospitalera eraman zuten, atxilotu gisa, urruntze agindua urratzeagatik.

Gizonezkoa 14 aldiz egon da espetxean, eta jada 20 aldiz atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea