Gizartea -
Osasuna
80.000 euroko kalte-ordaina, ospitalean hiesarekin kutsatu zenari
21 urteko gazteari odol transfusioa egin zioten Valentziako Ospitale Unibertsitarioan eta gaixotu egin zen. Gaztearen abokatuak 900.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen.
Erredakzioa
80.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Valentziako Osasun Kontseilaritzak Valentziako Ospitale Unibertsitarioan HIESAz kutsatu zen gaixoari.
6.000 euroko kalte-ordaina ematea proposatu zuen Gobernuak, baina azkenean Valentziako Auzitegi Gorenak gaztearen helegitea kontuan hartu du neurri batean eta 80.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du.
21 urteko gazteari leuzemia atzeman zioten eta 2005eko urriaren 14tik 2006ko urriaren 23ra bitartean tratamendua jaso zuen Valentziako Ospitale Unibertsitarioan.
2005eko azaroaren 25ean odol transfusioa egin zioten, eta 2008ko urrian behin leuzemia gaindituta ere, hainbatetan ospitaleratu behar izan zuten osasun arazoak tarteko. Froga osagarri pila egin zizkioten eta HIESa zuela ondorioztatu zuten medikuek.
Gaztearen abokatuak 900.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen.