Gizartea -

''Dirua zuritzeagatik''

Madrilgo presidentearen emaztea inputatu dute iruzur fiskala egotzita

Antza denez, Ignacio Gonzalezen emaztea etxebizitzaren % 80ren jabea da, eta gainerakoa Madrilgo presidentearen izenean omen dago.

Lourdes Cavero eta Ignacio Gonzalez, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Lourdes Cavero eta Ignacio Gonzalez, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Lourdes Cavero eta Ignacio Gonzalez, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariana Peregrina Esteponako (Malaga) 5 zenbakiko Instrukzio Auzitegiko epaileak Lourdes Cavero Ignacio Gonzalez Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidentearen emaztea inputatu du, kapitalak zuritzea eta iruzur fiskala egitea leporatuta. Delituok Costa del Solen etxebizitza baten erosketan egin omen zituen, El Pais eta El Mundo egunkariek zabaldu dutenez.

Rudy Vaner enpresaburua ere inputatu du epaileak; 2008an erosi zuen etxebizitza berak Coast Investors enpresaren izenean (egoitza AEBko Delaware estatuan du) eta senar-emazteei alokatu zien, hilabetean 2.000 euroren truke, eta, azkenean, 2012an saldu egin zien, 770.000 euroan.

Horren aurrean, epaileak Auzitegi Nazionalari igorri dio auzia, balitekeelako delitua atzerrian egin izana. Ikerketa SUP Poliziaren sindikatuak egindako salaketa baten ostean abiarazi zuten.

El Pais egunkariaren arabera, Ignacio Gonzalezen emaztea etxebizitzaren % 80ren jabea da, eta gainerakoa Madrilgo presidentearen izenean omen dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea