Gizartea -
Malaga
60 urteko emakume batek lepoa moztu dio 40 urteko bati
Guardia Zibileko eta Udaltzaingoko zenbait agentek gunea hesitu dute, eta erasotzailearen bila ari dira, handik alde egin baitu, lekukoek esan dutenez.
Erredakzioa
60 urteko emakumezko batek lepoa moztu dio kale erdian 40 urteko bati, Rincon de la Victoria Malagako udalerrian, ikerketako iturriek zabaldu dutenez.
Oraindik ez dakite zergatik hil duen beste emakumea. Hilketa La Cala del Moral itsasondoko pasealekuan jazo da, 12:40 aldera.
Guardia Zibileko eta Udaltzaingoko zenbait agentek gunea hesitu dute, eta orain erasotzailearen bila ari dira, handik alde egin baitu, lekukoek esan dutenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea