Gizartea -

Hirugarren sektore soziala

Aburto: 'Euskadi aitzindaria da gizarte politika inklusiboetan'

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak iragarri duenez, urtarrilean Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen aurreproiektua aurkeztuko du, eztabaidatzeko.

Europak 1.800 milioi euro jarriko ditu gazte-garantiarentzat

1:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren esanetan, "Euskadi ia aitzindaria da Europan eta aitzindaria da Espainiako Estatuan gizarte politika inklusiboak aplikatzen", eta, "besteekin alderatuta, aurrerapausoak ematen jarraitzen dugu", gaineratu du.

Aburtok iragarri duenaren arabera, urtarrilean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen aurreproiektua aurkeztuko du, eztabaidatzeko. Besteak beste, esku-hartze eta egitasmo sozialen organizazioen estatutua garatzea du helburu.

Gaur, Gizardatz Bizkaiko Egitasmo Sozialen Entitateen Elkarteak "Pertsonen eta lan-harremanen kudeaketarako berezko eredua landuz Hirugarren Sektore Sozialean" izenburupean antolatu dituen jardunaldiak abiatu ditu sailburuak, Pilar Ardanza Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuarekin batera.

Hitzaldian Aburtok nabarmendu duenez, "hirugarren sektorea ezin da irabazi-asmorik gabeko izaerara mugatu", eta, "gainera, bere ekintza inplikazioak, berotasunak eta kalitateak hartu behar du". Sailburuaren esanetan, etorkizunean, "Hirugarren Sektorearen erronka nagusia profesionalen eta erabiltzaileen arteko harremanetan egongo da".

Aburtoren arabera, Hirugarren Sektoreak eta sektore horretako elkarteek, erakundeekin batera, "bide luzea egin dute lortutako helburuak egonkortuz eta helburu berriak proposatuz, oztopoen gainetik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea