Gizartea -
Urtaro aldaketa
Gaur iritsiko da negua, urteko urtarorik laburrena
18:11n sartuko gara neguan, eta martxoaren 20an amaituko da. Gaurkoa izango da urteko egunik motzena.
Erredakzioa
Negua, urtarorik hotzena eta laburrena, gaur arratsaldean hasiko da, 18:11n, zehazki. Neguko solstizioak 88 egun eta 23 orduko iraupena izango du, eta martxoaren 20an amaituko da, orduan iritsiko baita udaberria.
Egun laburrak izaten dira nagusi neguan; gaurkoa izango da, hain zuzen, urteko egunik motzena. Gauak luzeagoak izaten dira, eta tenperaturek behera egiten dute, Ekuadorretik aldendu ahala.
Urtarrilean, iluntzeetan, Jupiter planetaren disdiraz gozatzeko aukera izango da, batez ere, urtarrilaren 5ean, planeta horren eta Lurraren arteko distantzia laburragoa izango delako. Gainera, otsailaren erdialdetik aurrera, Martitz, Saturno eta Artizarra ikusi ahal izango dira goizetan.
Negu honetan ez dugu eklipserik izango, baina bai ozar-izarrak: lehenengoa, urtarrilaren 3an.
Ia urtaro osoan zehar, gure latitudetik ikusi daitezkeen 12 izarrik disdiratsuenak ikusteko parada izango dugu gauetan: Sirio, Arturo, Vega, Capela, Rigel, Procion, Betelgeuse, Altair, Aldebaran, Antares, Espiga eta Polux.