Gizartea -

Istripua

AP-8 autobideko hiru errei itxita Galdakaon, Donostiarako norabidean

Furgoneta batek eta auto batek talka egin dute 15:00etan, eta bi pertsona zauritu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Furgoneta batek eta auto batek talka egin dute AP-8 autobidean, Galdakao inguruan, eta Donostiarako norabidean hiru errei itxi dituzte. Hori dela eta, auto-ilara luzeak sortu dira.

15:00etan izan da istripua, autobideko 109 kilometroan, eta bi pertsona zauritu dira, Segurtasun Sailaren arabera.

Bi ibilgailuen talkaren ondorioz, furgoneta irauli egin da galtzadan, eta horregatik itxi dituzte autobideko hiru errei.

Galdakaoko ospitalera eraman dituzte bi zaurituak, baina oraindik ez dute argitu zauriak larriak ote diren ala ez. Ertzaintza eta suhiltzaileak istripuaren lekura gerturatu dira, kaltetutako ibilgailuak kendu eta ahalik eta azkarren normaltasunera itzultzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea