Gizartea -
BI-3795 errepidean
Gizon bat hil da auto-istripuan, Muskizen
Ezbeharra arratsaldeko 13:00etan gertatu da, eta bertaratutako larrialdiko zerbitzuek baieztatu dute istripua izan duen ibilgailuaren gidaria hil egin dela jasandako zaurien ondorioz.
54 urteko gizon bat hil da gaur auto-istripuan gidatzen zuen ibilgailua errepidetik irten ondoren, Muskiz parean (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra arratsaldeko 13:00etan gertatu da BI-3795 errepidean, Kobaron inguruan, eta bertaratutako larrialdiko zerbitzuek baieztatu dute istripua izan duen Citroen Xara ibilgailuaren gidaria hil egin dela jasandako zaurien ondorioz.
Hildakoa Muskizeko auzokidea zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea