Gizartea -
Operazioa
Mossoek homosexualak jazartzen zituen taldea desegin dute Katalunian
Kataluniako poliziak jakitera eman duenez, guztira bost lagun atxilotu dituzte ‘pilla-pilla’ egitasmoarekin harremana dutelakoan.
Erredakzioa
Mossoek ‘pilla-pilla’ egitasmoari lotutako taldea desegin dute gaur, bost pertsona atxilotu eta adingabe bat inputatu ondoren. Talde horrek homosexualei tranpak jartzen zizkion, Errusiako ‘Occupy Pedofilya’ egitasmoa imitatuz.
Kataluniako poliziak jakitera eman duenez, guztira bost lagun atxilotu dituzte ‘pilla-pilla’ egitasmoarekin harremana dutelakoan. Errusiako ‘Occupy Pedofilya’ taldearen antzera, homosexualen aurkako ekimenak egiten zituzten.
Izan ere, Interneten bidez homosexualekin harremanetan jartzen ziren, adingabeak zirela izanez. Behin aurrez aurre zeudenean, umildu egiten zituzten eta irudiak Interneten eskegitzen zituzten.
Irudi horietan, euren datu pertsonalak eta sexualitatearen inguruko galderak erantzutera behartzen zituzten.
Esquadra Mossoek Facebook eta Twitter sare sozialetan zituzten profilak ere itxi dituzte.