Gizartea -
Heriotzaren Kosta
Muxiako santutegia erre da, tximista batek eragindako suteagatik
Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, suak kalte handiak egin ditu teilatuan eta barnekaldean. Sutea tximista baten ondorioz hasi dela esan dute zenbait lekukok.
Erredakzioa
Sute batek Muxiako santutegia ia osorik kiskali egin du gaur goizean. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, suak kalte handiak egin ditu teilatuan eta barnekaldean. Sutea tximista baten ondorioz hasi dela esan dute zenbait lekukok.
Larrialdi zerbitzuek 8:30ean izan dute sutearen berri. Jainkotegia oso lugar garrantzitsua da Galizian eta Heriotzaren Kostan.
Ceeko suhiltzaileak bertaratu egin dira eta eguerdira arte sua itzaltzeko lanetan aritu dira. Muxian gaur haize bolada handiak egon dira, eta horrek suhiltzaileen lana trabatu egin du. Suhiltzaileen arabera, suak ia santutegi osoan kalteak egin ditu.