Gizartea -

Ustezko pederasta

Ume bat bortxatzeagatik gizon bat kartzelaratu dute Nafarroan

53 urteko gizonezko bat kartzelaratu dute irudi eta bideo pedofiloak banatzeagatik eta 10 urteko ume bat bortxatzeagatik.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko gizonezko bat kartzelan sartu dute Sarasan (Nafarroa), 10 urteko ume bat bortxatzea eta irudi eta bideo pedofiloak Internet bidez banatzea egotzita.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, umearen amak jarritako salaketaren ondorioz hasi zen operazioa. Amak esan zuenez, auzokide batek 10 urteko umeari sexu-abusuak egin zizkion.

Agenteek sexu-abusuak "sarri" gertatzen zirela konfirmatu zuten eta gizonezkoa atxilotu zuten. Internet bidez, adingabe gehiagorekin kontaktuak zituela uste zuten eta epaitegiari eskatu zioten Sarasan duen etxean erregistroa egitea.

Polizia-operazioak baieztatu zuen hainbat hilabetez adingabeari sexu-abusuak egin zizkiola. Gainera, konfirmatu zuten Facebook bidezko kontaktua izan zuela hainbat adingaberekin eta Internet bidez eduki pedofiloak eskuratu zituela.

Epailearen aurrean jarri dute eta kartzelan sartzea eskatu du, fiantzarik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Delituak Umeak