Gizartea -
Abisu horia
120 kilometro orduko haize-boladak izan daitezke ostiral honetan
Larunbatean abisu horia mantenduko dute olatuak direla eta; izan ere, 4,5 metroko olatuak errepikatuko dira. Eguerditik aurrera abisu horia ezarriko dute, baina elurragatik.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du ostiral honetan, zonalde arriskutsuetan; izan ere, haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditzea espero da, eta kasu batzuetan 120 kilometrotara helduko dira.
Larunbatean olatuen abisu horia mantenduko dute; izan ere, 4,5 metroko olatuak errepikatuko dira. Eguerditik aurrera abisu horia ezarriko dute, baina elurragatik.
Elur kotak behera egingo du arratsaldean eta 800 edo 1.000 metrotan kokatuko da, baina lau zentimetroko elur geruzak baino ez dira espero 1.000 metrotan.