Gizartea -

Gertaera

Umeaz etxean erditu eta leihotik botatzeagatik atxilotu dute Madrilen

Poliziaren lanari esker, umea bizirik dago, tokira iritsi zirenean oso egoera larrian aurkitu baitzuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erditu bezain laster leihotik haurra botatzeagatik emakumezko bat atxilotu du Espainiako Poliziak Madrilen. Antza,inork jakin gabe, etxean bertan erditu zen emakumea. Umetxoa patioan botata zegoela ikusi zuen neskaren amonak eta larrialdi zerbitzuek bizirik mantentzea lortu zuten.

Poliziaren lanari esker, umea bizirik dago, tokira iritsi zirenean oso egoera larrian aurkitu baitzuten.

Emakumeak Gabon gauean erditu zuen, Canillejas auzoko bere etxean bertan. Erditu bezain laster, umea praka batzuekin bildu eta sukaldeko leihotik patio batera bota zuen. Ondoren, gurasoei hots egin zien, ospitalera eramateko eskatuz. Antza, gurasoek ere ez zekiten emakumea haurdun zegoenik eta emakumeak hemorragia bat zeukala esan zien.

Ordu batzuk beranduago, umetxoaren amamak haurra patioan zegoela ikusi zuen. Berehala, umea hartu eta larrialdi zerbitzuei hots egin zien.

Poliziak umearen ama atxilotu zuen, hilketa delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Madrilgo gertakizunak Haurtzaroa albisteak