Gizartea -

Ostiral arratsaldean

Hierron 5.1 graduko lurrikara izan da, azken hilabeteetako handiena

Lurrikara 17:46ean izan da eta ez du zauriturik eragin, baina zenbait lur-jausi izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Geografia Institutuak 5.1 graduko lurrikara antzeman du Hierro irlan, Richter eskalan neurtuta. Ostiral honetako lurrikara 2011ko udatik izandako handiena izan da.

Lurrikara 17:46an izan da eta La Palman, Tenerifen eta Gomeran ere antzeman dute. Epizentroa Fronterako udalerriko mendebaldean izan du.

Lurrikara azken hilabeteetako handiena izan da. Martxoaren 31n antzeko bat izan zen, 4.9 gradukoa.

Epizentroa 15 kilometroko sakoneran izan da. Ez du zauriturik eragin, baina bai zenbait lur-jausi.

Egun osoan zortzi lurrikara izan dira Hierron, baina 5.1 gradukoaz bakarrik ohartu dira biztanleak. Gainontzekoek 1.6 eta 2.9 arteko intentsitatea izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea