Gizartea -

Argindarraren garestitzea

Itzalaldia, argindarraren prezioaren igoera salatzeko

Facua kontsumitzaileen elkarteak gaurko 19:00etarako deitu du protesta ekintza.

Argindarra % 78 garestitu da azken 10 urteetan, Facuaren esanetan.
Argindarraren garestitzea
Argindarra % 78 garestitu da azken 10 urteetan, Facuaren esanetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facua-Kontsumitzaileak Martxan kontsumitzaile elkarteak itzalaldia deitu du gaurko 19:00etatik 20:00etara argindarraren garestitzearen kontra protesta egiteko. Sare sozialen bidez iragarri dute ekimena, #apagón30D traolapean.

Facuak salatu duenez, "PP eta PSOEren gobernuen politika liberalizatzaileen ondorioz, erabiltzaile arruntaren argindar erreziboa % 78 garestitu da azken 10 urteetan".

Itzalaldia iragartzeko eta kontsumitzaileek pairatzen dituzten "gehiegikeriak" salatzeko bideo bat eskegi dute sarean.

Ruben Sanchez Facuako bozeramailea ageri da bertan, honakoak esanez: "Aurrena auzokoa etxegabetu zuten, baina ni ez nintzen larritu lanean ari nintzelako eta hipoteka ordaintzerik banuelako. Gero, hango semaforoan dagoen etorkinari osasun eskubidea ukatu zioten; ni isilik, medikuak artatzen ninduelako. Ondoren, arrebari beka kendu zioten eta ezin izan zuen unibertsitatean jarraitu, baina ez nintzen kexatu, ezertarako balio ez zuelakoan. Orain amama zaintzen dut, Gobernuak nahiago duelako diru hori banketxeei eman. Ezin ditugu bere botikak ordaindu. Eta baliteke argindar barik geratzea, hura ordaintzeko dirurik ez dugulako. Ez naiz gehiago isilduko", ageri da bideoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea