Gizartea -
Sutea
Suak gazteen lonja bat kiskali du Zornotzan, eta ez da inor zauritu
Suak Zornotzan hainbat gaztek biltokitzat erabiltzen zuten lonja bat hartu du; lokala hutsik zegoen, eta ez da inor zauritu. Suhiltzaileek sugarrak amatatu dituzte.
Erredakzioa
Sua atzo, igandean, piztu zen, 22:30ean, oraindik nola ez dakitela, Jauregizahar auzoko lonja batean. Istripuaren unean lokala hutsik zegoen, Ertzaintzaren bozeramaile batek iragarri duenez.
Sugarrek gazteek lokal barruan zeuzkaten altzari, jolas eta bestelakoak kiskali zituzten. Ertzaintzak azaldu duenez, ez zuten inongo bizilagunik etxetik atera behar izan, eta suhiltzaileek ordu erdi behar izan zuten sua itzaltzeko.
Garrak itzali eta gero, suhiltzaileek lokala aireztatu eta ingurua aztertu zuten, bestelako kalterik bazegoen ikusteko. Ertzaintzako hainbat agente eta Zornotzako Udaltzaingoa ere bertaratu ziren lokalera, suhiltzaileen hiru kamioi bi eskailera eta ibilgailu arin batez gain.