Gizartea -

Abortuaren Legea

Monago(PP): 'Inork ezin du inor ama izatera behartu'

Extremadurako presidentearen iritziz, ideologia gabeko Abortuaren Legea onartu behar da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Monago (PP) Extremadurako presidentearen iritziz, inork ezin dio inori ama izateko eskubidea ukatu, ezta “ama izatera behartu” ere.

Monagok gogor egin du Gallardonen erreformaren aurka, urte amaierako mezuan. Bere esanetan, inork ezin du ukatu ama izateko eskubidea, baina, era berean, “ama izatera ere ezin du inork inor behartu”.

Extremadurako presidenteak ideologiarik gabeko eta adostasunean oinarritutako Abortuaren Lege baten aldeko apustua egin du. “Estatu mailako gainetan ezin dugu ideología nahastu”, adierazi du ministroak. Hezkuntza, Osasuna edo Dependentzia gaietan, adibidez, ideología alde batera uztea proposatu du Monagok.

‘Gizartearekin konektatuko duen lege bat behar dugu, egungo Espainiaren isla den legea”, azpimarratu du Extremadurako PPko presidenteak. Horretarako, gaineratu duenez, alde bateko eta besteko jarrerak “hurbildu” egin behar dira. ”Nik askatasunean sinesten dut, eta emakumeak defendatzen ditut, baina eztabaida honek heldutasun politikoa eta sen ona eskatzen du”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea