Gizartea -

Gertakizuna

16 pertsona artatu dituzte, Bilbon piztutako sute baten ondorioz

12 bat lagun ospitaletara eraman dituzte, baina alta eman diete jada.

Sutea Bilbon Argazkia: ETB
Sutea Bilbon Argazkia: ETB
Etxebizitza bat kiskali da Bilbon

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 pertsona artatu behar izan dituzte gaur goizaldean, Bilbon piztutako sute baten ondorioz. Horietatik, 12 ospitaletara eraman dituzte, kea arnasteagatik, baina, dagoeneko, alta eman diete guztiei. Zehazki, goizean zehar eman diete alta 11 laguni, eta, arratsalderako, 74 urteko emakume bat zen ospitaleratuta zegoen bakarra. Hark ere jaso du jada alta.

Sua 03:20an piztu da, Labayru kaleko 37. zenbakiko bigarren solairuan, baina 06:00etarako sutea guztiz itzalita zuten suhiltzaileek, SOS Deiaken arabera. Baliteke sua zigarro batek piztu izana.

Sutea jasan duen eraikina eta albokoa hustu behar izan dituzte. Auzokide batzuk etxera itzuli ahal izan dira egunean zehar, baina beste batzuk hoteletara eraman dituzte. Guztira, 9 lagunek igaroko dute gaua etxetik kanpo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea