Gizartea -

Trafikoa

Auto-ilara luzeak Bilbon, A-8an, istripu baten ondorioz

Ezbeharra Benta Zaharran jazo da, Kantabriarako noranzkoan. Errei bakarra dago irekita.

Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean Bilbon

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-ilara luzeak egon dira gaur goizean Bilbon, AP-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, kamioi batek izandako istripu baten ondorioz. Dena dela, ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 06:40an jazo da, Benta Zahar aldean. Ordu horretan, kamioiak artaziarena egin du, eta gurutzatuta geratu da autobidean. Une honetan, hiru erreitako bat baino ez dago zabalik.

Ilarak luzeak egon dira, eta Malmasingo tunelera iritsi dira. Hala ere, 10:00etan kamioia errepidetik atera dute, eta horrek trafikoa arindu egin du.

Ertzaintzak Hegoaldeko Saihesbidetik edo Txorierritik joatea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak