Gizartea -

2010ean

Hiru urteko kartzela zigorra Faltzesen sua eragin zuten bi lagunentzat

Gertakaria 2010eko abuztuan izan zen eta, guztira, 205 hektarea kiskali ziren Azkoien eta Faltzes artean.

Espetxe zigorra, Faltzesen eta Azkoien arteko sua eragin zutenentzat

0:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urteko kartzela zigorra ezarri diete Faltzes eta Azkoien artean sua eragin zuten bi lagunentzat. Gertakaria 2010ean izan zen eta, guztira, 205 hektarea kiskali ziren Azkoien eta Faltzes artean.

Gertakaria 2010eko abuztuaren 11n izan zen. 37 eta 39 urtkeo bi lagunek, sua piztu zuten etxearen atzean bildots bat erretzeko, eta garrek ondoko sastrakak hartu zituzten. Sua Azkoiengo lehen etxeetara ere iritsi zen eta mila bizilagun etxetik atera behar izan zituzten.

Sua zabaldu, eta 250 hektarea kiskali ziren azkenean. Azkoiengo lehen etxeetara ere iritsi zen eta mila bizilagun etxetik atera behar izan zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea