Gizartea -

Loteria

Biztanleko 19,79 euro gastatu dira EAEn 'El Niño' loterian

Zozketa astelehenean, urtarrilaren 6an izango da, eta 560 milioi euro banatuko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biztanle bakoitzeko, batez beste, 19,79 euro gastatu dira orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan, 'El Niño' loterian. Zozketa astelehenean, urtarrilaren 6an, ospatuko da, eta guztira, 560 milioi euro banatuko dira saritan.

Zozketa horretarako, EAEri 43,2 milioi euro esleitu dizkiote, 216.162 loteria txarteletan banatuta, abenduaren 31n Estatuko Loteria eta Apostu Zuzendaritzak esandakoaren arabera.

Guztira, 3.471.488 loteria txartel daude jokoan, biztanleko 14,71 euro, alegia. Batez besteko horren gainetik dago Euskadi.

Nafarroan, gastua biztanleko 7,7 eurokoa da, batez bestekotik oso urrun.

100.000 txarteleko 40 serie jaulki dira zozketarako, bakoitza 200 euroko prezioan. 20 euroko dezimotan banatuta daude serieak. Guztira, 800 milioi euroko jaulki dira, eta 2013 amaieran, 694,2 milioi zeuden esleituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea