Gizartea -
Gertakaria
Gazte bat hil da Bilboko Itsasadarrera erorita
Erorketa ikusi zuen beste gizon bat laguntzen saiatu zen eta uretara joan zen, baina ez zuen topatzerik izan. Ertzaintzaren urpekariek aurkitu zuten gorpua.
Erredakzioa
Gizon bat hil da Bilbon, Itsasadarrera larunbat gauean, 22:00ak aldera, erori ostean, Salbe zubiaren parean. Erorketa ikusi zuen beste gizon bat, biktimaren lagun bat, laguntzen saiatu zen eta uretara joan zen, baina ez zuen topatzerik izan. Ertzaintzaren urpekariek aurkitu zuten gorpua, gauerdian, Radio Euskadik Segurtasun Sailaren iturriek aipatuta jakinarazi duenez.
Hildakoari laguntza emateko ahalegina egin zuen gizonarekin medikuak egon ziren, balizko hipotermia batekin arazorik ez izateko. Berak Ertzaintzari esan dionez, gertakaria bere laguna uretara "gernu egitera" gerturatu zen.