Gizartea -

Gertaera

2.400 euro aurkitu eta jabeari itzuli dizkiote Bilboko metroan

Metro Bilbaoko langile batek diruz betetako motxila bat aurkitu eta galdutako gauzak kudeatzeaz arduratzen den bulegora eraman zuen.

IKER GOMEZ / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoko langile batek motxila bat aurkitu zuen tren batean Eguberri egunean, eta San Inazioko geltokiko ikuskatzaileari ematea erabaki zuen. Motxila irekitakoan, dokumentazioarekin batera, 2.400 zeudela ikusi zuten.

Enpresak ohar baten bidez azaldu duenez, langileek galdutako gauzak kudeatzeaz arduratzen den bulegora jo zuten orduan, eta bezero batek galera horren berri eman ziela jakin zuten bertan.

Ondorioz, gizonezkoak bere motxila eta 2.400 euroak berreskuratu zituen. Haren esanetan, bidaia luzea egin behar zuen egun horretan Bilbotik kanpo; horregatik zuen horrenbeste diru aldean. "Gizonaren poza eta esker ona handiak izan ziren", adierazi dute Bilboko metroak zabaldutako idatzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea