Gizartea -

Gertaera Nafarroan

Lau gazte atxilotu dituzte Atarrabian, beste bati jipoia emateagatik

Kolpeen ondorioz, gazteak hiru egun eman behar izan zituen ospitalean zauri larriak baitzituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak 23 eta 28 urte arteko lau gizonezko atxilotu ditu Atarrabian (Nafarroa), 20 urteko beste bati jipoia ematea egotzita. Kolpeen ondorioz, biktimak hiru egun eman behar izan zituen ospitalean, zauri larriak baitzituen.

Foruzaingoak gaur ohar bidez jakitera eman duenez, liskarra abenduaren 24an gertatu zen, Atarrabian, diskoteka baten kanpoaldean. Lokal horren barruan zeudela, gazteen arteko liskarra hasi zen, eta bertako arduradunek kaleratu egin zituzten, oharraren arabera. Diskotekatik kanpo, baina, liskarrarekin jarraitu zuten, eta atxilotutako lau gizonezkoek jipoia eman zioten 20 urteko besteari. Hori dela eta, hiru egun eman behar izan zituen ospitalean.

Epaileak zauri larriak egitea egotzi die lau atxilotuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atarrabia albisteak