Gizartea -
Argaltzeko dietak
'Dieta' hitzaren bilaketak % 42 handitu dira Interneten Gabonak joanda
Eguberriak eta, haiekin batera, oturuntza amaigabe, oparo eta ugariak bukatutakoan, erabiltzaile askok Internetera jotzen dute argaltzeko dieten edo erremedioen bila.
Erredakzioa
Aste honetan, Eguberriak eta denbora honetan mahaira bilduta egindako gehiegikeriak bukatutakoan, % 42 handitu da Interneten 'dieta' hitza erabilita egindako bilaketen kopurua. Askok Interneten bilatzen dute, mediku eta dietalari profesionalen aholkuei entzungor eginda, hartutako kiloak di-da kentzeko, ur joanari presa egiteko, modua.
Yahoo enpresak iragarri duenez, dietak bilatzeko orduan, "limoi zuku" da hitz bilatuena, eta haren atzetik "ilargi" eta "zopa" daude.
Laugarren, "Dukan" dieta ospetsuaren izena dago Interneteko atari horretako hitz bilatuenen errenkadan, eta jarraian "Beyonceren dieta" edo "orburuen dieta".