Gizartea -
Hegaldietan
Mugikorrak erabiltzeko aukera, aireratzeetan eta lurreratzeetan ere
Mugikorrak, tabletak edo MP3 dispositiboak hegaldiko edozein faseetan, baita aireratzeetan eta lurreratzeetan ere, erabiltzeko aukera izango dute erabiltzaileek, 'hegazkin eran' beti ere.
Erredakzioa
Espainiak bere araudia eguneratu du Europar Batasunaren zuzentarauetara moldatzeko. Horrela, mugikorrak, tabletak edo MP3 irakurgailu elektroniko eramangarriak erabiltzeko aukera izango dute hegaldietako bidaiariek, baita aireratu eta lurreratzerakoan ere, 'hegazkin' eran betiere.
Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziaren (AESA) ebazpena ostegunean argitaratu dute Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta ostiralean sartuko da indarrean. Honenbestez, Europako zuzentarauak beteko ditu Espainiak.
Orain arte 10.000 oineko altuera gainditu ondoren erabili ahal zituzten gailu horiek bidaiariek, hau da, hegaldiko fase "kritikoetan", aireratzeetan eta lurreratzeetan, izan ezik.
Gailu horiek Internetera konektatuta ez badaude erabili ahal direla azaldu dute AESAko agintariek. Hala ere, bidaiariek ordenagailurik ezin izango dute erabili, gailu horien tamainagatik. Lurreratu eta aireratzerakoan, ordenagailuak ekipajearekin eduki beharko dira, segurtasun arrazoiengatik, zorro, motxila eta beste objektu handiekin batera.