Gizartea -

Zirkulazio istripua

Taxi batek lau basurde harrapatu ditu, Zuian

Gertakaria N-622 errepidean izan da, Zuia Arabako herrian. Gidariak zauri arinak hartu ditu eta ospitalera eraman dute; animaliak hil egin dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saldo bateko lau basurde hil dira gaur, N-622 errepidetik zihoan taxi batek harrapatuta, Zuia Arabako herrian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri duenez.

05:00ak aldera, taxi gidari batek basurde saldo bat harrapatu du.

Ibilgailuaren gidaria Txagorritxuko ospitalera eraman dute, Gasteizera, zauri arinak baitzituen.

Jaurlaritzaren arabera, ez dute errepidea itxi behar izan animaliak bidetik kentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian