Gizartea -

Loteria Nazionala

Gasteizen egokitu da Loteria Nazionalaren lehen saria

57.450 zenbakia Arabako hiriburuko 13 zenbakidun administrazioan saldu da, eta 1.300.000 euro banatuko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur ospatu den Loteria Nazionalaren Neguko Zozketa Berezian, 57.450 zenbakiak erdietsi du lehen saria. Gasteizeko 13 zenbakidun administrazioan saldu da oso-osorik, eta 1.300.000 euro banatuko ditu.

15.000.000 euroko dezimoari sari berezia lehen sariaren zazpigarren serieko bosgarren frakzioak eraman du.

Zozketako bigarren saria, zenbakiko 250.000 eurokoa, 40.735 zenbakiak lortu du, eta reintegroak 0, 2 eta 4 dira. Zenbaki horren zati bat Burlatako (Nafarroa) 1 administrazioan saldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea